Mies vailla menneisyytta *****

Mies vailla menneisyytta ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mies-vailla-menneisyytta/@@download/image/24p42-2.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Aki Kaurismaki. Aktoreak: Markku Peltola, Kati Outinen, Juhani Niemelä, Kaija Pakarinen. Generoa: drama. Herrialdea: Finlandia. Urtea: 2002. Iraupena: 97 minutu.
24.zenbakia
Helsinkira jo du lan bila gizon bitxi batek. Hiriko parkean atseden hartzen ari dela, kaskamotz talde batek jipoituko du. Jasotako kolpe gogorren ondorioz, memoria galduko du gizonak. Etxerik gabeko txiroekin eta gizarteak baztertutakoekin elkarbiziz, maitasuna eta elkartasuna aurkituko ditu, baina. Hodei iragankorrak ederraren zantzuz zipriztindutako ipuin samurra da; Kaurismakiren ohiko umore surrealista eta gazi-gozoaz blaitua. Film Onenaren Fipresci Saria jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Cannesen ere saritu zuten. Harribitxi benetakoa..