Michael Winterbottom, zinemagile hiperaktiboa

Batere arriskatzen ez duten zinemagileen garai hitsean bizitzea egokituzaigunez, txalotzekoa da Michael Winterbottom zuzendariak erakustenduen ausardi mugagabea. Dudarik gabe, gaur egungo zinemagilerikinteresgarrienetakoa da ingelesa, eta horren adibide ezin hobea daegunotan pantaila handian ikusten ahal dugun bere azken lana, TristamShandy: A cock and bull story.
Zuzendari ingeles gehienekin gertatzen den moduan, telebista izan da Blackburnen jaiotako Michael Winterbottomen harrobia. Dena den, hasiera-hasieratik argi utzi zuen zinemagintzarako zaletasuna, ezagutzen diogun lehen dokumentala Ingmar Bergman zuzendari suediarrari buruzkoa baita, 1988. urtekoa.
Sei urte geroago, Winterbottomek jauzi egin zuen pantaila handira Butterfly kiss filmarekin. Film horretan, argi utzi zuen bere lanaren bitartez ikuslearen pasibotasuna aztoratu nahi zuela; garaiko Thelma and Louise-ren moduan, road movie bitxia da filma, eta emakume bikote bat du protagonista. Hala ere, Winterbottomen istorioa askoz ere gordinagoa da; punk giroko maitasun ezinezkoa.
Ibilbide oparo baten hasiera izan zen hura: 1994tik 2006ra hamalau film estreinatu ditu, Woody Allenen marka txiki utzita. Eta ez hori bakarrik; ia genero guztiak probatu ditu zinemagile ingelesak: XIX. mendeko drama erromantikoa Jude (1996), gerra garaikide gordina eta haren ondorioak Welcome to Sarajevo (1998), zientzia-fikzioa Code 46 (2003), musikal erotikoa 9 song (2004) salaketa politikoa Road to Guantanamo (2006), eta baita westerna ere The claim (2000).
Eta, jakina, uzta aberats horretan, denetarik aurkitzen ahal da; benetan fruitu gozoak, eta horren tentagarriak ez diren beste batzuk ere. Beharbada, orain arte, Winterbottomek ez du erabateko maisulanik lortu, baina bere zinemagintza zuzendari garaikideen batez bestekoaren gainetik dago, oro har.
Musika eta errealismoa
Bere filmografiak hainbat koloretako harribitxiak utzi dizkigu. Haien artean, lehena kronologikoki 1999ko Wonderland izan zen, Londresen bizi diren hiru emakumeen arazoak kontatzen dituen istorio eder eta hunkigarria.
2003. urtean, oso bestelako mundua islatu zuen 24 hours party people filmean. 80ko hamarkada hasierako Manchester hiriko musika mugimenduaren kronika egin zuen Winterbottomek; Factory Records eta handik sortutako Factory aretoa ziren protagonista nagusiak. Garaiko talderik inportanteenak aritu ziren bertan: Joy Division, New Order edo Happy Mondays, besteak beste. Hiria Mad-chester zen orduan, eta erotasun haren berri ematen du film biziak, garaiko musikak lagun.
Baina, behar bada, In this world da lan guztien artean biribilena. Dokumental faltsu baten mozorropean, Winterbottomek oraingo arazo lazgarrienari heldu zion: etsipenak eragindako migrazioa. Enayal eta Jamal gazte afganiarrak Pakistango errefuxiatu eremu batean bizi dira, eta Britainia Handira abiatzea erabakiko dute. Filma bidaia horren kronika gupidagabea da.
Film horri esker, zuzendari onenaren saria jaso zuen Berlingo Zinemaldian. Eta ez da aldi bakarra izan, iaz ere, sari bera jaso baitzuen Mat Whitecrossekin batera zuzendutako Road to Guantanamo-rengatik. Horrez gain, zuzendari gazte samarra izanik ere 46 urte bete berri ditu, Donostiako Zinemaldiak atzerabegirako oso bat eskaini zion bere lanari 2003an.
Film ezinezkoa
Egunotan, Michael Winterbottomen azken oparia dugu zinematokietan. Ezinezkoa zirudiena egin du berriro: Laurence Sterneren eleberri bat egokitu du zinemarako. Kontua da liburu hori, neurri zein egiturarengatik, ezin dela zinemaratu; Winterbottomek pelikula ezin interesgarriagoa osatu du, ordea. Tristam Shandy: A cock and bull story komedia jostagarria da, eta horrekin batera, metazinemaren ariketa dotorea.
Duela bi urte, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta gehienen ustez, pelikula onena izan zen. Hala ere, orduko epaimahaiari ez zitzaion gustatu, eta batere saririk gabe gelditu zen. Kostatu zaio zirkuitu komertzialera ailegatzea, baina azkenean, Steve Coogan eta Rob Brydonen interpretazio apartekin disfrutatzen ahal dugu.
Winterbottom ez da egoten bere filmak noiz estreinatuko zain, eta beste lan bat du orain esku artean: A mighty heart. Angelina Jolie protagonista dela, Pakistanen bahitu eta hildako Daniel Pearl kazetari estatubatuarraren emaztearen istorioa izango du ardatz. Baina, akaso, hau irakurtzerako, Winterbottom hurrengo proiektuarekin ibiliko da borrokan...