Michael Jacksonen koreografoak ikastaroa emango du Bilbon

Buddha Stretch estatubatuarrak, hip hoparen mundu mailako sustatzaile nagusiak, bost orduko workshopa ekarriko du maiatzaren 14an Dena Bilbao kultura urbanoaren eskolara.
Elite Force Crew-ko kidea, Buddha Stretch gisa ezaguna, Diana Ross, Mariah Carey edota Will Smith bezalakoen koreografoa da. Michael Jacksonen bideoklip luzeenaren (Remember the time) sortzailea ere bada eta, izar handiekin duen harreman horretaz aparte, hiru hamarkada baino gehiago daramatza New Yorkeko kale marjinaletan jaiotako pausoak ezagutarazten. Izan ere, 80ko hamarkadan Old School and New School ekimena abiatu zuen kalearen eta formazio zentruen arteko arrakala lehenengo aldiz gainditzeko.
Buddha Stretchen dantza estiloak berezko izena du: FreeStyle Hip-Hop. New Yorkeko bazterreko auzo batean hazia, kalean ezagutu eta jaso zuen diziplina hau, batez ere aitak eraginda. Egun, kultura urbanoaren erreferente nagusia da.
Oso urriak dira Buddha Stretchek Europara egin dituen bisitak, eta horrexegatik da hain garrantzitsua zita hau.
Maiatzaren 14an izango da, Bilboko Dena Bilbao eskolan, 16:30etatik aurrera. Guztira 5 bat ordu izango dira: bi dantza saio, eta balore kultural puruenak transmitituko dituen hitzaldi hezigarri bat. Ondoren, 22:00etan, Dena Bilbao-k, Hotel Gran Bilbaorekin batera, festa pribatu bat antolatuko du hoteleko aretoetan, benetako festa urbano bat!
Prezioa: 60€ (50€ Dena Bilbao eskolako ikasleentzat)
Izena emateko: info@denabilbao.com / 665 717 553

Santutxu auzoko hau da kultura urbanoaren Euskal Herriko akademia garrantzitsuena, aski errekonozitua gure mugez harago ere. 500 ikasle dituzte eta, besteak beste, Azealia Banks-ekin batera aritu ziren joan den urtean BBK Liveko eszena gainean, eta baita Nos Alive-rekin batera Lisboan 48.000 ikusleren aurrean.

DENA BILBAO