Mice-k 'Ernaltzen' singlea aurkeztu du

Mice-k 'Ernaltzen' singlea aurkeztu du Irailean argitaratuko du disko berria musikari eibartarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mice-k-ernaltzen-singlea-aurkeztu-du/@@download/image/a3c5d3a9-54ad-0476-6c20-771cf5777c4b.jpeg
2022/05/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irailean argitaratuko du disko berria musikari eibartarrak.
Mice-k 'Ernaltzen' singlea aurkeztu du

Miren Narbaiza, MICE, musikariak irailean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen kantua plazaratu berri du: Ernaltzen. Forbidden Colours diskoetxeak argitaratuko du lan berria. Joseba Baleztenak grabatu eta ekoiztu du Gakobeltz Hit Faktoria estudioan. 

Hainbat lagun musikariren kolaborazioa izan du diskoan eta baita aurkeztu duen kantuan ere. Mikel Txopeitia baterian, Iñigo Telletxea baxuan, Ibai Gogortza eta Joseba Baleztena gitarretan izan ditu bidelagun, eta Aitor Garcia de Vicuñak erantsi ditu giro-soinuak. Ohiko moduan, Mice-n ahots indartsu eta paregabeak jantzi du musika.