Miarritze: begiak Latino Amerikan jarrita

Miarritze: begiak Latino Amerikan jarrita https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miarritze-begiak-latino-amerikan-jarrita/@@download/image/20109273132christianpoveda1108.jpg
2012/12/13
berria
Filmak, hitzaldiak, kontzertuak, argazki erakusketak eta abar izanen dira, gaurtik urriaren 3ra arte.
 


 

Zinema izango da jaialdiaren ardatza. Hala, Berlin eta Canneseko zinema jaialdietan pantailaratutako Revolucion filma ikusi ahal izanen da. 100 urte dira Mexikoko iraultza gertatu zenetik, eta horren karietara Mexikoko zuzendari ezagunenetako batzuek euren alea ipini dute filmean. Carlos Dieguesen  5 x favela por no menos, Javier Fuentes peruarraren Contracorriente emango dituzte. Baita Gustavo Cova zinema zuzendariaren Boggie animaziozko pelikula. Fikziozko filmak alde batera utzita, dokumentalak ere izango dira, tartean Patricio Guzman ezagunaren Nostalgia de la Luz.
Nabarmentzeko moduko argazki erakusketarik ere izango da. Christian Poveda argazkilaria 2009an hil zuten Salvadorren. Bost urte lehenago herrialde hartako bi talderen arteko liskarrak irudikatu zituen argazkien bitartez.  Jaques Borgettoren irudiak ere ikus daitezke. Argentina edota Txileko paisaiak, herritarrak eta abar jaso ditu, bere argazki kamerarekin. Bertara joan ziren haren osabak XX.mendearen hasieran, eta jakinminak jota joan zen Borguetto Hego Amerikara argazkiak ateratzera.