“Miami 2002”

“Miami 2002” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/miami-2002/@@download/image/27p14-1.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
27.zenbakia
“Miami 2002”
Urtean behin, bost egunez, Miami munduko dantzalekurik handiena bihurtzen da. Berrehun festa inguru antolatzen dira hainbat aretotan eta mundu osotik iritsitako izen handiko ehunen bat disko jartzaile aritzen dira jo eta su. Dantza musikaren industria osoa hurbiltzen omen da bertara; sustatzaile, disketxeetako ordezkari eta dantzazaleak: hamabost mila lagun inguru. Munduko dantza areto gehienetan arrakasta izango omen duten kantuak entzun daitezke bertan eta horietako batzuk jaso dituzte disko bikoitz honetan. Ez zaitzaten zenbaki handiek zorabiatu!