Mi Watusi

Venezuelan jaio eta Manhattanen bizi den Ray Lugok onduriko latin kutsuko disko bero eta dantzagarri hau ekarri dut gurera, larruazalean jada udazkeneko haize fina igartzen dugun arren. Besteak beste, El Gran Combo, Willie Rosario, Ray Barretto, eta Mongo Santamaria latin-maisuen kantuak egokitu ditu maisuki Lugok. Diskoa Soy El Rey Del Boogaloo esanguratsuarekin hasten da, eta Lugos Boogaloo kantuarekin amaitu. Bien bitartean, bizkarrezurra hausteko moduko doinuak. Hortaz, alde batera utzi salda beroa, prestatu Caipirinha freskagarria eta
Baila el Boogaloo!