Mezu berri bat duzu!

Elkarrekin komunikatzeko, gero eta gehiago erabiltzen dugu posta elektronikoa. Jadanik, jende askok erabat ahaztuta ditu boligrafoa eta papera eta garai bateko idazluma eta tinta zaharra, zer esanik ez!-. Horrexegatik, posta zerbitzua eskaintzen duten zerbitzarien berri eman nahi dizuegu.
Asko dira posta zerbitzua dohainik eskaintzen duten zerbitzariak. Artikulu honetan, posta zerbitzua dohainik eta euskaraz eskaintzen duten zerbitzariez hitz egingo dugu soilik.
Zerbitzari bat edo beste aukeratzerakoan, alderdi asko har daitezke kontuan: eskaintzen dituzten aukerak, gure posta gordetzeko ematen diguten tartea, erraztasunak eta abar.
Lehenik eta behin, azaldu dezagun zein aldea dagoen web posta eta pop posta-ren artean. Web posta, soilik nabigatzaile baten bitartez atzitu daitekeen posta da. Pop posta, aldiz, posta irakurri eta kudeatzeko erabiltzen diren programen bitartez hartzen da, nahiz eta, normalean, web bidez ere har daitekeen.
www.euskalerria.org Web orrialdean dioten bezala, lehen euskal e-posta zerbitzua da. Erabat euskaraz dago. Erabilterraza eta intuitiboa da. Hala ere, gauza txarrak ere baditu: esate baterako, ez du tarte handirik ematen posta gordetzeko. Bestalde, 5Mb eta fitxategi erantsien kudeaketa ez da oso ona. Data, tamaina, bidaltzailea eta gaiaren bitartez, zure posta sailkatzeko aukera ematen du, baina mezu zehatz bat bilatzeko aukerik ez du eskaintzen.
www.xasamail.com Euskaraz jartzeko bidea ematen digu -nahiz eta, horretarako, aukeraketa egin behar den-. Web bidezko posta honen gauza harrigarriena zera da: 2Gb-ko tartea eskaintzen duela. Web posta elektroniko honekin, ez dugu inoiz mezurik ezabatu beharko. Beste hainbat aukera interesgarri ere ematen dizkigu: antibirusa, adibidez. Ezaugarri hau oso interesgarria da, posta elektronikoaren bitartez birus asko hel dakizkiguke eta. SPAMaren aurkako iragazkia ere badu -GAZTETXULOren 43. zenbakian aipatu genuen iragazki hori-. Iragazkiari esker, zaborra edo guk eskatu ez dugun propaganda astuna ekidin ahal izango dugu. Gauza txarrik ere badu zerbitzari honek: izan ere, euskarazko itzulpena eskas samarra da.
www.kaixo.com/mail Gune honetan, 10 Mb-ko tartea ematen digun web bidezko posta eskaintzen dute. Euskara hutsez dago, eta nahiko erraza da erabiltzeko. Alderdi txarren artean, publizitatearena dago. Izena emateko garaian, interesgarria iruditzen zaizun gairen bat aukeratzeko eskatzen dizute, eta ondoren, noizean behin, gai horri buruzko publizitatea igortzen dizute. Ez da publizitate asko, baina normalean ez da oso gustukoa izaten.
www.gaztesarea.net/webposta 10 Mb-ko tartea eskaintzen digun posta elektronikoa. Gazteontzat ezaguna den web gune honetan topatuko duzu. Oso sinplea da, baina ezaugarri asko ditu. Ondorengoak dira interesgarrienak: bilaketak egiteko aukerak, egutegia, mezuak sailkatzeko eta iragazkiak ezartzeko aukera
Gurekin harremanean jartzeko:
juliuska@euskalerria.org

www.softonic.com
Software asko aurkitzeko webgune egokia da. Softwarea lizentziaren arabera, balorazioaren arabera, eta beste hainbat parametroren arabera sailka daitezke.

http://www1.euskadi.net/hizt_el/indice_e.htm
Elhuyar hiztegia MS-Office paketean integratu daiteke, eta dokumentuak idazten ari zarela, bilaketa egin dezakezu programan bertan. Hizkuntzen aldetik, Euskara-Gaztelera eta Gaztelera-Euskara kontsultak onartzen ditu.
Euskalerria Xasamail Kaixo Gaztesarea
Postontziaren tamaina 5Mb 2Gb 10Mb 10Mb
Helbidetegirik? Bai Bai Bai Bai
Antibirusik? Ez Bai Ez Ez
SPAM iragazketa? Ez Bai Ez Ez
POP zerbitzua? Bai Ez Ez Bai
Mezu bilaketa? Ez Bai Bai Bai
Erabiltzeko erraztasuna Oso erraza Oso erraza Erraza Erraza
Ezaugarri bereziak _ RDF Jarioak _ Egutegia era- irakurtzeko aukera biltzeko aukera

Ezinbestekoa

Trebatu zaitez

Zerbitzarien ezaugarri nagusiak