Mezquitic

Mezquitic https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mezquitic/@@download/image/2009616768mezkitic.jpg
2012/12/13
berria
Mezquitic
Mezquitic herriko (Jalisco estatua, Mexiko) Huichola de Santa Catarina Cuexcomatitlan komunitateko kideak sekulako protestak egiten ari dira beraien lurraldea zeharkatuko duen autobidea eraiki ez dezaten. Egin nahi duten errepideak Bolaños-Huejuquilla el Alto du izena eta proiektua aspaldian geldirik zegoen. Izan ere, lurraldeak balio ekologiko izugarria du eta lanak inongo baimenik gabe eta jabeen oniritzirik gabe hasi zituzten. Orain, ordea, Jaliscoko agintariek proiektuari berriro ekitea erabaki dute, eta liskarra sortu da. Ororen gainetik dirua, beste behin.