Mexikoraino

Mexikoraino https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mexikoraino/@@download/image/zur_lur_mexikor_1389179177.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Anne Terhune izeneko 60 urteko emakumeak autoa hartu eta liburutegira joatea erabaki zuen arratsalde batez Kaliforniako (AEB) San Diego hirian. Bidean, baina, euri zaparrada gogor batek harrapatu zuen, eta errepidean galduta... Mexikoraino iritsi zen! Bertan autoa eta poltsa lapurtu zizkioten, eta lau egun geroago, polizia baten laguntzaz, Mexiko eta AEBen arteko mugan senarrarekin elkartzea lortu zuen. Sinestezina!