Mexikoko sukaldaritza gustuko duzu? 2.000 errezetatik gora digitalizatu dituzte!

Mexikoko sukaldaritza gustuko duzu? 2.000 errezetatik gora digitalizatu dituzte! San Antonioko Texasko Unibertsitateak Mexikoko sukaldaritzako bi mila errezeta baino gehiago digitalizatu ditu, XVIII. mendetik gaur egunera arte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mexikoko-sukaldaritza-gustuko-duzu-2-000-errezetatik-gora-digitalizatu-dituzte/@@download/image/intro-1585677665.jpg
2020/08/11

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

San Antonioko Texasko Unibertsitateak Mexikoko sukaldaritzako bi mila errezeta baino gehiago digitalizatu ditu, XVIII. mendetik gaur egunera arte
Mexikoko sukaldaritza gustuko duzu? 2.000 errezetatik gora digitalizatu dituzte!

Janaria bera iragankorra izan daitekeen arren, jateko esperientzia ez. Oroimenean iltzaturik gordetzen den zerbait izaten da , eta memoria bizirik mantentzeko modu zoragarri bat. Zer politagorik belaunaldi-belaunaldi errezetak gordetzea eta transmititzea baino?Errezetak komunitate baten eta janariarekin erlazionatzeko dituen moduen adierazpen kulturala dira, errezeta jakin baterako zein osagai mota diren onenak, bertsiorik onena lortzeko metodoak eta aholkuak eta abar.

Hori da hain zuzen munduko sukaldaritza ezberdin eta konplexuenetako bat kontsideratzen den Mexikoko sukaldaritzaren kasua. San Antonioko Texasko Unibertsitateko Liburutegi Sareko Bilduma Bereziek bi mila errezeta baino gehiago ondu eta digitalizatu dituzte, 1789tik gaur egun arte. Bildumaren izena Recetas: Cocinando en los tiempos del coronavirus. Halaber, aipatu behar da bilduma honetan dauden errezetak eskuz idatzitako errezeten transkribapenak direla.

Bildumako lehen errezetak postreak dira, bigarrenak plater nagusiak eta hirugarrenak aperitiboak eta edariak. Bestalde, lehen liburua gaztelaniatik ingelesera itzuli zen eta pdf eta ePub formatuetan dago eskuragarri.


Azkenik, aipatzekoa da errezeta digitalizatuek ez dituztela kozinatzeko modu tradizionalenak modernizatzen. Hitzaurrean esaten den bezala: "XIX. mende hasierako eskuz idatzitako sukaldaritza liburu askok irakurleak eskarmentu handiko sukaldariak direla egintzat jotzen dute". Kozinatzeko moduak ez modernizatzeko erabakia, jatorrizko errezetei ahalik eta leialenak izateko interesari erantzuten dio.

On egin!