Mexiko Hirian, sexu berekoen arteko ezkontzak

Mexiko Hiriko udaletxean bost bikote homosexual ezkondu berri dira. Aurrenekoak izan dira, Mexiko Hiria baita sexu berekoen arteko ezkontzak onartu dituen Latinoamerikako lehen hiria. Bikoteok seme-alabak adopzioan hartzeko aukera izango dute aurrerantzean. Jesusa Rodriguez eta Liliana Felipe aktore ezagunak bikote dira aspaldi eta haiek izan dira ezkondu direnetako bi. 100 bat lagunek elkarretaratzea egin dute udaletxearen atarian, gay eta lesbianen arteko legezko loturei atea ireki izana gaitzesteko. Mexiko Hirian eginiko urratsak zabal ditzala haize berriak Latinoamerikan zehar!