Metroan, galtzarik gabe!

Metroan, galtzarik gabe! #NoPantsSubwayRide ospatu dute munduko metroetan... parte hartu al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/metroan-galtzarik-gabe/@@download/image/pants-1515347119952.jpg
2019/01/15
berria
#NoPantsSubwayRide ospatu dute munduko metroetan... parte hartu al duzu?
Metroan, galtzarik gabe!

2002. urtetik, urtero #NoPantsSubwayRide edo galtzarik gabeko metro bidaia ospatzen da munduko metro garrantzitsuenetan. Eta zertan datza? Bada metroan galtzarik gabe bidaiatzeko ausardian. Helburua? Egun batez bada ere, bidaiariengan irribarre bat eragitea! Ideia duela 18 urte jaio zen New Yorken, eta ordutik urtero egin dute urtarrilean, hain zuzen, hilabete hotzenean. Espainia, Mexiko, AEBak, Erresuma Batua eta beste 30 herrialdek parte hartzen dute, eta azpiko arropa dibertigarria eramateak puntu gehiago ematen ditu. Erronkarako prest?