Metamorphosis Dance konpainiak bi emanaldi egingo ditu egunotan Donostian

Metamorphosis Dance konpainiak bi emanaldi egingo ditu egunotan Donostian Bi entsegu ireki eta topaketa bat ere egingo dituzte Iratxe Ansa eta Igor Bacovich koreografoekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/metamorphosis-dance-konpainiak-bi-emanaldi-egingo-ditu-egunotan-donostian/@@download/image/Metamorphosis-albistea.jpg
2023/04/12

Irudiak: Danilo Moroni & Juan Carlos Toledo

Bi entsegu ireki eta topaketa bat ere egingo dituzte Iratxe Ansa eta Igor Bacovich koreografoekin.
Metamorphosis Dance konpainiak bi emanaldi egingo ditu egunotan Donostian

Metamorphosis Dance konpainiak pare bat obraren emanaldiak eskainiko ditu aste honetan Victoria Eugenia Antzokian, eta horrez gain, entsegu irekiak eta topaketa ere izango dira.

Prisma ikuskizuna taularatuko dute bihar, 19:30ean, Victoria Eugenian. Terrorismoaren biktima batek bere sendabidean bizi duen barne-prozesuaren faseek josten dute antzezlana, eta indarkeriaz, nork bere burua gainditzeaz, indarraz eta borrokaz dihardu.

Larunbatean, 19:30ean, CreAcción ikusteko aukera izango da. Bost dantzarirentzako pieza honek bat egiten du konpainiaren estetikarekin eta modu eszenikoarekin, baina oraingoan ez da sortu ohiko prozesuaren arabera. Lan honek Arte Eszenikoen Max Sari bi irabazi zituen iaz: koreografia onenari eta argiztapenaren diseinu onenari. Gainera, emanaldiaren ondoren, topaketa egingo da  Iratxe Ansa eta Igor Bacovich koreografoekin, Andoni Mutiloak gidatuta.

Gaur, hilak 12, entsegu irekia egingo dute Club aretoan, 19:00etan, eta baita ostiralean ere, ordu berean.