Metamorfosiaz arituko dira Errobiko Festibalean

Metamorfosiaz arituko dira Errobiko Festibalean Kontzertuak, solasaldiak, eta ikuskizunak izango dira gaurtik igandera bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/metamorfosiaz-arituko-dira-errobiko-festibalean/@@download/image/metamorfosiak.png
2024/07/18
Kontzertuak, solasaldiak, eta ikuskizunak izango dira gaurtik igandera bitarte.
Metamorfosiaz arituko dira Errobiko Festibalean

Errobiko Festibalaren 28. edizioa hasiko dute gaur eta igandera bitarte Itsasun. Metamorfosia izango da ardatza, eta iniziazioa, sendatzea eta mutazioa izango dituzte osagai.

Solasaldiak egingo dituzte metamorfosia hizpide hartuta eta kontzertuak ere egingo dituzte: gaur, Hunophones, Lagon Noir eta Ventu Omirumba; bihar, Parveen & Ilyas Khan, Yeni Gayda eta Naïssam Jalal; eta larunbatean, Aya Metwalli & Yohan Dumas, Sourdurent, Paloma Pradal, Votia eta Ngasa Ngasa.

Bestetik, Yarin Andres Marinen eta Jon Mayaren dantza ikuskizunak izango dira eta hainbat ikastaro egingo dituzte: txalaparta, Georgiako kantua, dantza afro-kubatarra... Régis Pochelu zizelkariak, berriz, interbentzio artistikoa egingo du Artzamendiko hareherri batean, metamorfosia interpretatuz.