Metal pop edo pop metal?

Une Nare Eza: horra hor Une izenaren gako ezkutua. Taldeak aspaldi eman zituen lehen pausoak, baina iaz osatu zen egungo bizkarrezurra. Sen eta Latzen taldeetan aritutako Aitor Uriarte da proiektu honen gidaria, eta hori asko antzematen da. Lehen diskoa Oihukarekin kaleratu ondoren, Aitorrek erantzun dizkigu galderak.
Zergatik Une hori? Une Nare Eza horrekin zer adierazi nahi duzue?
Une Nare Eza (edo beste era batera esanda, momentu lasaien falta) izena erabiltzea pentsatu genuen, baina azkenean, esaldiaren lehenengo hitzarekin gelditu ginen: Une horrekin. Azken batean, esanahia bera da, hitz bakoitzaren lehen hizkiek Une hori osatzen baitute. Guk, musikaren bitartez aurkitu ohi ditugu une lasaiak, nahiz eta, batzuetan, amorruz ere lehertzen garen. Izenak hori adierazi nahi du.
Diskoa entzunda, abesti bakoitza ihesbide gisa planteatuta dagoela ematen du. Hala al da?
Abestiek istorio bat kontatzen dute: batzutan benetako zerbait da; beste batzutan, fikziozko zerbait; eta beste batzutan, bien arteko arteko nahasketa bat. Musikak zerbait marrazten dizu buruan, eta bizi duzun uneak ere badu zer ikusia. Hala ere, agian, ihes egin nahiaren kontu hori ere badago.
Zu, Aitor, Latzen eta Sen taldeetan aritu zinen. Bi proiektu haietatik, zer hartu du Unek?
Ni naiz lotura bakarra. Ni Sen taldetik nator, eta derrigorrez, eraginen batzuk egongo dira ahotsean. Hala ere, Une beste zerbait da, gitarrak pisutsuagoak direlako, ahotsean beste erregistro batzuk erabiltzen ditugulako, ukitu metaleroa ere hor dagoelako Une talde gogorragoa da, eta energia hori zuzenean antzematen da.
Horrelakoetan, asko kostatzen al da garai bateko taldeen itzala gainetik kentzea?
Beti izaten dira konparazioak. Sen taldean nengoenean, maiz egiten zituzten konparazioak Latzen taldearekin, eta orain, normala da gauza bera gertatzea. Gainera, Sen eta Latzen, bi taldeak oso barruan ditut, eta ez diot inolako konnotazio negatiborik ikusten. Ez dugu arazorik horrekin, badakigu noraino iristen den eragina: Une beste talde bat da.
Metal ukitua aipatu duzu. Baina, zer da Une? Rock pop ukituak dituen metal talde bat, edo alderantziz?
Zaila da hori definitzen. Rock gogorraren barruan kokatuko nuke Une, baina egia da ahotsak askotan pop ukitua duela, eta baita ukitu metaleroak ere. Gitarrarekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Estiloen nahasketa bat dago, eta hori aberasgarria da.