Metal Machine Music

Ez dugu hitz egingo ez Velvet, ez Warhol, ez Transpointingetaz. Ezta Metallicaz ere. Metalezko makinek egiten duten soinua ekarri zuen 1975ean Lou Reed jaunak grabaketa honetan. 16 minutuko lau abestidun LP bikoitza. Louren konpainia zenak bere aurreko diskoaren antzeko bat egitea nahi zuenean, Reedek oso serio defendatu zuen zarata hau egin zuen. Kopia gutxi, nahikoa eta soberan. Kitarra eta sintetizadoreen soinua efektuz nahastuta lortutako egoera mental psikodelikoak ez du mugarik. Glenn Brancaren egun on bat dirudi. Irakurtzean entzuteko moduko diskoa.