Meta erakundeak zure biluziak nahi ditu

Meta erakundeak zure biluziak nahi ditu Bai, bai, ondo irakurri duzu, Mark Zuckerberg-ek Meta izenez “eraberritu” duen Facebook erakundeak gure argazki intimoak beraiei entregatzea nahi du enkriptatu ditzaten, eta honela, "porn revenge" edo mendeku pornoa sahiesteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/meta-erakundeak-zure-biluziak-nahi-ditu/@@download/image/61aa15fe59bf5b6abc706dfd.jpg
2021/12/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bai, bai, ondo irakurri duzu, Mark Zuckerberg-ek Meta izenez “eraberritu” duen Facebook erakundeak gure argazki intimoak beraiei entregatzea nahi du enkriptatu ditzaten, eta honela, "porn revenge" edo mendeku pornoa sahiesteko.
Meta erakundeak zure biluziak nahi ditu

Meta erakundeak, lehen Facebook bezala ezagutzen zenak tresna berri bat merkaturatu du. Prentsa ohar batean azaldu du pertsonak larrugorritan agertzen diren argazki eta bideoak enkriptatuko dituela lorratz digitalaren baitan. 

Mendekukoz pornoarekin buaktzeko saiakera omen da erakundearena. Mendeku pornoa beste pertsonen biluziak, euren baimenik gabe sarean zabaltzea da bueltan zerbait eskuratzeko xedez. Metak praktika honekin amaitu nahirik gobernuaren aldeko 50etik gora erakunderekin aliatu da. Honela, 2017an StopNCII.org webgunean lanean hasi ziren. Aurten martxan jarri dute ohartarazizk porn revenge ekintza bat esperimentatzen duen pertsonarentzat lazgarria izan litekeela. 

Tresna hau erabiltzeko lehengaia eduki beharra dago: norbere gorputzaren argazki intimoak. Uste baduzu zure biluziak filtratu litezkeela edo zure kontua hackeatu lezaketela, ala bestesik gabe, nahiago duzu ziurtatu eta seguruan gorde StopNCII-k kode zehatz bat sortzen du hauek enkriptatzen dituen bitartean. “Hash” dietzen da kode hori. 

Behin kodea sortuta elkarlan honetan parte hartzen duten erakundeek irudi hauek erabili ditzakete frogatzeko ea partekatuak izan ote diren edo bederen, saiatu ote diren horretan pertsonaren baimenik gabe. Hau da, mendeku pornografikoaren ziber polizia bilakatu nahi du Meta enpresak. 

Baina nola frogatzen dute ez dituzula zuk zeuk zabaldu? Behin hash-a bidaltzen dizutenean, StopNCII-k irudian agertzen pertsona ote zaren galdetzen dizu eta ondoren argazkia ezabatzen du.