Mestijaia

Disko atsegina eta entzun erraza plazaratu du Mal de Ojo taldeak. Horren adierazle da Berriro ohera kantua, irratietan sarritan entzun daitekeena. Runba doinuak dira boskotearen ardatza. Zenbait kantutan euskaraz ari dira, eta oso ongi uztartzen dira euskara eta runba. Boskoteak orain arte karrikaratutako lanak autoekoitzi egin ditu, baina oraingoan Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin aritu dira. Ezbairik gabe, zeresana emango du taldeak etorkizunean.