Messi bilbotar begiradapean

Alex de la Iglesia Lionel Messiri buruzko dokumentala errodatzen ari da, Mediapro ekoiztetxearen enkarguz. Iragan hilabetean futbolariaren familiakideak, lagunak eta César Luis Menotti edo Alejandro Sabella bezalako entrenatzaile ospetsuak elkarrizketatzen izan ziren zuzendari bilbotarra eta bere lantaldea Argentinan. Orain, Bartzelonan jarraituko dute izarraren taldekide eta entrenatzaileen testigantzak jasotzen. Filma Brasilgo Munduko Futbol Txapelketaren aurretik estreinatzeko asmoa dute.