Meskita erraldoia

Meskita erraldoia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/meskita-erraldoia/@@download/image/13p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Zoritxarrez, Afganistan eta Pakistan albiste izan dira azken boladan. Pakistan herri islamiar handienetakoa da eta bertan dago munduko meskitarik handiena: Shah Faisal izeneko meskitan 300.000 lagun sartzen dira, hau da, Bilboko San Mames futbol zelaian baino zortzi aldiz gehiago. Guztira, 19 hektarea ditu. Patio nagusian eta otoitz lekuan 100.000 lagun sartzen dira eta ondoko lursailetan, beste 200.000. Saudi Arabiako Gobernuak eraiki zuen Shah Faisal meskita eta pakistandarrei oparitu zien.