Merkealdiak garesti ateratzen direnean

Merkealdiak garesti ateratzen direnean Egunotan birala bihurtu da Zara etxeko arropako merkealdien iruzurra, eta eztabaida piztu da; benetan aurrezten ote dugu merkealdietan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/merkealdiak-garesti-ateratzen-direnean/@@download/image/images_Economía_rebajas.jpg
2019/01/16
berria
Egunotan birala bihurtu da Zara etxeko arropako merkealdien iruzurra, eta eztabaida piztu da; benetan aurrezten ote dugu merkealdietan?
Merkealdiak garesti ateratzen direnean

Gabonak igaro dira, eta dendetako apaingarri gorriek beste gorri bati egin diote lekua; beherapenen etiketei, hain zuzen. Urte guztian zehar erosi ezin izan duzun hori eskuratzeko une perfektua da... edo ez?

Inkesten arabera, merkealdietan erosi duten bezeroen gehiengoak detektatu ditu engainuak. Gaizki etiketatutako produktuak, apurtutakoak, prezioetan iruzurrak... Iruzur jakinena honakoa da: dendek urteetan saldu ez duten hori ateratzen dute salmentan, denboraldikoa balitz bezala. Dena den, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen esanetan, merkealdietan salgai jartzen denak gutxienez azken hilabetean salgai egon behar izan du.

Kontuan hartu beharreko beste gauza bat da prezioa. Hain zuzen, beheratutako prezioa jatorrizkoarekin batera agertu behar du beti. Horrekin batera, kontuz ibili behar da, askotan merkatutako produktuak beherapenik ez dituztenekin nahasten dituztelako, amua irentsiko duenaren zain. Edo nori ez zaio gertatu kanpoan %70 erraldoi bat ikusi eta barruan soilik %25 topatu?

Gomendiorik onena hauxe da; ez erosi itsu-itsuan, alderatu merkealdiak baino lehen zeuden prezioak oraingoekin eta egiaztatu erositakoa baldintza egokietan dagoela. Zorte on!