Merkatua eta Hesian Tabakaleran!

Planak pilatzen hasi dira urtearen azken egunotan, beraz, hartu agenda (eta oraindik ez baduzu, erosi gurea!) eta apuntatu! Bihar, hilak 20, plan bikoitza proposatzen dizugu Donostiako Tabakaleran!
MERKATUA!
Gune kulturalak merkatu solidarioa antolatu du bihar, 18:00 – 19:00etan; zehazki ELIKAGAIAK JASOKO dituzte. La Colmena proiektuak antolatu du elikagai bilketa. Hain zuzen, kolektibo honek astero gertuko eta kalitate goreneko ekoizleen elikagaiak zure esku uzten ditu. Fruta, barazkia, haragia, arrautzak, esnekiak, ogia, marmelada... Gustuko guztia erlauntzan duzu. Ekoizleak ezagutzera etorri eta ongi jateko aukera berri honetaz baliatu, era berean, bertako nekazaritzaren alde eginez.
MUSIKA HESIANEN ESKUTIK!
Behin merkatua amaituta, arratsaldea borobiltzeko plana proposatzen dizugu! Hain zuzen, 19:30ean Hesian taldeak bere disko berria aurkezteko kontzertu akustikoa eskainiko du Kutxa Kultur aretoan. Osteguna amaitzeko plan hoberik?