Merkataritza zentro honek bere iragarki panelak txorientzako etxe bihurtu ditu

Eta zer da bada egin dutena? Bada iragarki panelak txorientzako babesleku bilakatu. Honela, txorientzatko egurrezko 80 etxe instalatu dituzte euren janlekuekin eta lastoarekin, euren habiak modu errazagoan sortu ditzaten.
Merkataritza zentro honetako zuzendari orokorra den Virginia Carrascok-k honela azaldu du: "Ideia teoriatik ekintzetara pasatzea zen. Animaliak maite ditugula kontatzea oso ongi dago, baina hori egia dela erakutsi beharra dago iragarkietatik haratago".
"Uste dugu gainera, animaliak euren bi hankako senitartekoekin batera etortzen direnean erraztasun eta zaintza guztiak emanez, animaliarik gabe etortzen direnek ere eurekin beste modu batean harremantzen ikasi lezaketela".