Merina Gris, La Basu, STR eta DJ-ak izango dira Gipuzkoan Gazte Tourren

Merina Gris, La Basu, STR eta DJ-ak izango dira Gipuzkoan Gazte Tourren Eibarren, Ordizian, Andoainen eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/merina-gris-la-basu-str-eta-dj-ak-izango-dira-gipuzkoan-gazte-tourren/@@download/image/merina.png
2023/03/29
Eibarren, Ordizian, Andoainen eta Tolosan izango dira apirileko eta maiatzeko kontzertuak.
Merina Gris, La Basu, STR eta DJ-ak izango dira Gipuzkoan Gazte Tourren

Gipuzkoan Gazte Tour musikaren eta arte eszenikoen inguruan hainbat jarduera biltzen dituen programa da, eta honen helburua  nerabe eta gazteei kultur programazioa eskaintzea da, ekitaldiaren parte senti daitezen saiatuz. Horrez gain, lurraldeko artistei ikusgarritasuna ematea ere bada asmoa. 

Apirilaren 15ean hasiko dute udaberriko programazioa eta honako hauek izango dira hitzorduak: apirilaren 15ean, Eibarren,  Meler, Andriu eta Oihan Vega Dj-a (Gaztea); apirilaren 22an, Ordizian, Special Trap Residence, Ayvee eta Josu Rodriguez Dj-a (Bataplan); maiatzaren 13an, Andoainen,  Nikone + Deva, Line Up Dj-a, Ander Dj-a eta La Basu; eta maiatzaren 20an, Tolosan, Merina Gris, Alai Dj-a , Aitana Grandes Dj-a eta La Basu.