#MeQueer, LGTBIfobiaren aurkako mugimendu berria

Duela urtebete inguru, sare sozialek gainezka egin zuten emakumeen aurkako indarkeria kasuen kontaketez. #MeToo traolaren olatupean, milaka salaketa, kontaketa eta istorio lazgarri aireratu ziren, sororitatea eta elkartasuna zabalduz eta urte luzez ezkutuan gordetako abusuak aireratuz. Orain, #MeQueer traolak berdina lortu du LGTBfobiaren aurkako olatu berrian.
Hartmut Schrewe erabiltzaile alemaniarrak jarri du martxan traola; honako esaldiarekin: " Nire senarra senarra da, ez laguna. Noiz amaituko da hau #MeQueer". Jarraian, milaka lagun hasi dira traola erabiltzen beren esperientziak elkarbanatzeko. Oraindik ez badituzue irakurri, sartu traolean eta ez galdu erabiltzaileen esperientziak: