MeowTalk: zure katuaren miauak itzultzen dituen aplikazioa

MeowTalk: zure katuaren miauak itzultzen dituen aplikazioa Horrenbeste albiste txarrekin, honelako bitxikeriak arnasgune bilakatzen dira. Izan ere, aitortu ezazu: zenbatetan entzun duzu zure katua miauka eta ez jakin janaria, laztanak edo bere jostailua nahi dituen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/meowtalk-zure-katuaren-miauak-itzultzen-dituen-aplikazioa/@@download/image/_115550553_whatsubject.jpg
2020/11/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Horrenbeste albiste txarrekin, honelako bitxikeriak arnasgune bilakatzen dira. Izan ere, aitortu ezazu: zenbatetan entzun duzu zure katua miauka eta ez jakin janaria, laztanak edo bere jostailua nahi dituen?
MeowTalk: zure katuaren miauak itzultzen dituen aplikazioa

Oso zorrotz miauka hasten da zure katua. Baina izugarrizko zorroztasunez. Google-en hauxe ipintzen duzu: Nire katua oso zorrotz miauka ari da. Zer pasatzen zaion jakin nahi duzu. Askotan behar dugu gure maskotak esan nahi diguna ulertzea eurak zoriontsuago izan daitezen, baina ezinezkoa zaigu eurekin komunikatzea, ez behintzat ehuneko ehunean. 

Javier Sánchez ingeniariak Amazonen Alexa proiektuan lan egin zuen, eta orain MeowTalk aplikazioa iragarri berri du. Aplikazio honek zure katuaren marrakak itzultzen ditu gizakiok ulertzeko moduan. Aplikazioak erabiltzen duen teknologia ez da bakarrik Alexaren teknologian oinarritzen, baita Shazam aplikazio ezagunekoan ere. 

Ingeniariak eta bere taldeak azaltzen du aplikazio hau sortu dutela katuek askotan bederatzi helburu ezberdin dituztelako miauka egiten dutenean. Miau batzuk gosea asetzea dute helburua, besteek mina dutela adieraztea. Aplikazioak erabiltzeko erraza dirudi, baina nola funtzionatzen du zehazki? Behin aplikazioa deskagartuta, zure katuaren marrakak grabatu ditzakezu eta ondoren itzulpena eskuratu. Zure maskotaren zenbat eta grabazio gehiago egin orduan eta hobeto ezagutuko du aplikazio bitxiak bere ahotsa.
 

Aplikazioaren barruan zure profila sortzeaz gain, zure katuarena ere sortu dezakezu. Katu bat baino gehiago eduki ez gero, hainbat profil sortu daitezke. Ingeniariaren hitzetan aplikazioa oraindik garapen fasean dago, baina jada deskargatu daiteke iOS eta Android bidez eta oinarrizko mailan ondo funtzionatzen du. Denborarekin itzulpen gehiago gehitzen joango dira miauen hiztegia aberastuz. Lortuko al du aplikazio honek gizakiak, azkenik, katuak erabat ulertzea?