Menu basatia

Menu basatia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/menu-basatia/@@download/image/2011445911Menu_basatia_Wildfoods.jpg
2012/12/13
berria
Menu basatia
Martxoan Zeelanda Berrian egin zuten Wildfoods sukaldaritza jaialdian zaldi esperma irabiakia edo batidoa dastatu zuten. Hokitika hirian duela 22 urtez geroztik antolatzen duten festibalak bisitariei dastamen-esperientzia berri eta ausartak eskaintzea du helburu. Zaldi esperma ez ezik, zizare frijituak, txokolatez bustitako kakalardoak eta arrabioak ere prestatu dituzte aurten.