“Mentura”

“Mentura” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mentura/@@download/image/49p15-3.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Split 77
49.zenbakia
Ez gara ezer harrigarria esaten ari: Split 77 azken urteotan inguruotan sortu den proiektu interesgarrienetakoa da. Noizpop zigiluak kaleratutako "Mentura" hau dotorea da alde guztietatik: Cd-aren diseinua oso iradokigarria da; kanten aukeraketak ere dotorezia erakusten du; eta soinua eta interpretazioa ere oso finak dira. Joy Division taldearen "Isolation" bertsioa eta ondorengo erremixa bereziki gustatu zaizkit, baita Itoitz-en "Espaloian" abestiaren berrirakurketa, eta "Osaka" ausarta ere. Split 77k abilezia du giro bereziak sortzeko, dantza eginarazten duen pieza bati, une intimistago bat kateatzeko, alegia. Eta hori ez da txorakeria. Seguru asko, Athom Rumba taldearekin batera, gure talde esportagarriena da Split 77.