Menstruazio mingarria dutenek laneko baja eskatu dezakete Hego Euskal Herrian

Menstruazio mingarria dutenek laneko baja eskatu dezakete Hego Euskal Herrian Hileko mingarriak edo ezgaitzaileak dituzten Hego Euskal Herriko emakumeek aldi baterako laneko baja eskatzeko aukera dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/menstruazio-mingarria-dutenek-laneko-baja-eskatu-dezakete-gaurtik-aurrera-hego-euskal-herrian/@@download/image/mujer-caucasica-calambres-menstruales-dolorosos.jpg
2023/06/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hileko mingarriak edo ezgaitzaileak dituzten Hego Euskal Herriko emakumeek aldi baterako laneko baja eskatzeko aukera dute.
Menstruazio mingarria dutenek laneko baja eskatu dezakete Hego Euskal Herrian

Ekainaren 1 honetan sartu da indarrean ugalketa eta osasun sexualeko eta boluntariozko haurdunaldia etetearen legea. Honela, hileko ezgaitzailea duten emakumeek aldi baterako laneko baja eskatzeko eskubidea izango dute.

Haurdunaldia eteteagatik, izan boluntarioki ala ez, laneko baja eskubidea ere onartzen da eta baita haurdunaldiko hogeita hemeretzigarren astetik aurrera baja eskatzea ere. 

Emakumeen osasun menstrualari buruzko eskubideak otsailaren 28ko 1/2023 lege organikoan txertatu ziren, baita goian aipatutako bestelako eskubideak ere. 

Arauak ez du zehazten bajak eskatzeko baldintzak zein diren, nahiz eta familiako medikuaren egiaztapena beharko den, beste edozein ohiko gaixotasunen antzera. Legeak ez du prestazio ekonomikoa zenbatekoa den ere zehazten.

Hileko ezgaitzaileagatik edo haurdunaldia eteteagatik bajan egonez gero, subsidioa aldi baterako baja egoeran dagoen bitartean emango zaio onuradunari. Arauak ez du bajan egoteko egun jakinik zehaztu.