Menopausiadun txinpantze emeen aurkikuntzak zientzialariak nahasi ditu
Orain arte menopausia soilik gizakietan eta orka emeetan ezagutzen zen soilik. Gizakiak bezala, orkak ere euren ugalkortasun ahalmena galdu ondoren, beste urte asko bizitzen dira. Horrexegatik, Science aldizkarian iragarritako aurkikuntza honek menopausiari buruz genituen ezagutza eta uste guztiak hankaz gora jarri ditu.
UCLA unibertsitateko antropologoa den Brian Wood eta bere taldeak menopausiaren ebidentzia demografikoak aurkitu ditu Ugandako Parke nazionalean bizi diren txinpantze basati bateko taldean. Txinpantze komunitate hau Ngogo izenez ezagutzen da.
Adin eta ugalkortasun egoera ezberdinetako 66 emeri gernu laginak hartu zitzaizkien eta horietako batzuetan menopausia zantzuak aurkitu zituzten. Alabaina, ugalkortasun garaia atzean utzi duten txinpantze emeek ez dute euren seme-alaben haurren hazkuntzan parte hartzen "amonaren hipotesia", onartuena, eraitsiz. Teoria hau erabili izan da orain arte gizakiak bere ugalkortasun ahalmena galduta ere, urte luzez bizitzea azaltzeko.
Hipotesiaren arabera, emeen bizi-itxaropena ugalkortasun arotik haratago luzatzeak taldeari mesede egiten dio eta euren iloben geneen biziraupena bermatzen laguntzeko du. Honela, amonek euren energia euren ilobetan jarriz norbere geneen biziraupena bermatuko luke belaunaldi gazteagoen bitartez. Txinpantze talde honen kasuan ez da hau gertatzen, gizaki eta orketan ez bezala, txinpantze eme adinduak ez dira amona langileak eta ez dute bere iloben hazkuntzan parte hartzen. Zientzialari guztiak hitzik gabe utzi ditu aurkikuntza honek.
