Mendizaleentzako erronka handia

Ehunmilak proba jokatuko dute 300 mendizalek asteburuan. Hots, 167 kilometroko ahalegina. Beasainetik abiatuko dira ostiralean, hilak 16, 18:00etan eta 24 orduren buruan, gutxi gorabehera, iritsiko dira helmugara. 48 orduko muga izango dute parte hartzaileek bukatzeko. Beasainen bertan amaituko dute saioa.
Arrastaka elkarteak antolatu du lehenengoz proba. Goierri, Tolosaldean, Urola-Kostan eta Urola-Garaian barrena ibiliko dira eta Txindoki (1.346 metro), Ganbo (1.402 metro), Aizkorri (1.528 metro), Erlo (1.026 metro), Izaspi (967 metro) eta Hernio (1.075 metro) mendietara igo dira.
Beste proba motzagoa ere izango da; 88 kilometrokoa eta 6.000 metroko desnibelarekin.