Mendizalea den jendea ezagutu eta haiekin planak egiteko Whatsapp taldea sortu du gazte bizkaitar batek
Instagramen eta TikToken @iker_balma kontua duen Iker Gonzalez bilbotarrak Whatsapp taldea sortu du mendizalea den jendea bertan bildu eta mendi irteerak antolatzeko.
Zaletasun bera duen jendea ezagutu eta mendian ibili, naturarekin bat egin eta elkarren konpainiaz gozatzea da asmoa. Batzuetan planak egiteko norbait behar izaten da, lagun-sare bat edo, bakarrik joan nahi izan ezean. Horretaz gain, mendira joaten hasi nahi duenarentzat ere errazagoa da taldearen babesean egitea. Presarik gabe, norbere erritmoan, eta gertuko giro goxoan ibiltzea izaten da kontua.
Proposamenak jende askoren arreta eta interesa piztu du. Bizkaiko taldea beterik dago, baina beste bat ere sortu du. Mendiko lehen irteerak egiten ere hasi dira eta jende asko elkartu da.
Iker Gonzalez 24 urteko gazteak 17.000 jarraitzailetik gora ditu orain Instagramen eta bertan irteera, mendi ibilbide eta bidaietako bideoak igotzen ditu.
