Mendiak zapaltzen

Mendiak zapaltzen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
albiste-laburra
Mendiak zapaltzen
Chongqing hirian, Shiyan, Yichang, Lanzhou eta Yan'an hirietan bezala, ehunka mendi tontor zapaldu dituzte eraikitzeko lur eremu gehiago izateko asmoz. Txinan joera berria da, dirudienez. Herrialdea luze eta zabal eraikinez beteta dagoenez, ustiapen gune gehiago sortzeko aukera bakarra mendiek hartzen duten eremua berreskuratzea omen da. Dagoeneko ehunka mendi zapaldu dituzte gailurretako lurra hartu eta bailaretan botata. Noski, zientzialariek aldez aurretik ziurtatu dute ingurugiroarentzat sekulako galera dela naturarena den lur eremua era horretan erabiltzea.