Mendi sakratua vs. meategi oparoa

Mendi sakratua vs. meategi oparoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mendi-sakratua-vs-meategi-oparoa/@@download/image/2009944893orissa_mendi_sakratua.jpg
2012/12/13
berria
Orissa Indiako ekialdeko estatuan ika-mika sortu da Niyamgiri mendiaren inguruan. Kontua da mendi hori sakratua dela dongria kondh etniakoentzat. Niyamgiri aberatsa da, ordea. Bauxita lehengaia oparoa baita bertan. Hala, meategi bat eraikitzen ari da Erresuma Batuko enpresa bat hantxe, Orissako gobernuaren babesarekin. Dongria kondh etniako kideak ez datoz bat proiektuarekin, eta meategiaren obrak gelditzeko mobilizazioak bultzatu dituzte. Survival International GKEak Nazio Batuen Erakundeari proiektua bertan behera uzteko neurriak har daitezela eskatu dio.