Mendi Film Festival jaialdia Bilbon izango da abenduan

Mendi Film Festival jaialdia Bilbon izango da abenduan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mendi-film-festival-jaialdia-bilbon-izango-da-abenduan/@@download/image/201210193209mendi-film-festival.jpg
2012/12/13
berria
Mendi Film Festival Kultur Elkartearen eskutik, abenduaren 14tik 23ra bitarte izango da aurten Kutxabank Mendi Film Festibal, mendiko zinema jaialdi ezagunaren bosgarren edizioa. Dagoeneko zabalik da egitarauaren baitan nagusittuko direin argazkilaritza eta Ikus-Entzunezko ekoizpenean espezializatzeko ikastaroetan izena emateko epea.


Egoi Markaidaren Ardita filma ikusgai izan zen atzo –hilak 18– Donostiako Antzokian eta abendura bitarte ikusi ahal izango dira, pasa den MendiTour zinemaldiko pelikularik hoberenak Euskal Herriko hainbat herritan.
Jaialdiaren bosgarren edizioa berriz, abenduan izango da Bilbon, abenduaren 14tik 22ra bitarte, hain zuzen ere, eta filmak hiru gunetan proiektatuko dituztei: BBK Aretoan, Alhondigan eta Euskalduna Jauregian, besteak beste.
Mendi Film Festival Kultur Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta BBK-Kutxabankekin elkarlanean, antolatzen den ekimena da MendiTour.
Mendian, abenturan eta naturan espezializatutako jaialdiak, pelikula proiekzioez haratago, gonbiatu bereziak eta goi mendiko jardunaldiak ere antolatzen ditu, besteak beste.