Mendeko ilargi eklipserik luzeena ikusi nahi?

Mendeko ilargi eklipserik luzeena ikusi nahi? Ostiral honetan, uztailak 27, adi zeruari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mendeko-ilargi-eklipserik-luzeena-ikusi-nahi/@@download/image/aHR0cDovL3d3dy5zcGFjZS5jb20vaW1hZ2VzL2kvMDAwLzA0Mi83Nzgvb3JpZ2luYWwvbW9vbi1jb2xsYWdlLWNvbm5vci1tYWRpc29uLTEuanBn.jpg
2018/07/24
albiste-laburra
Ostiral honetan, uztailak 27, adi zeruari!
Mendeko ilargi eklipserik luzeena ikusi nahi?

Ostiral honetan, adi zeruari! Fenomeno eder eta harrigarri bat gertatuko da; XXI mendeko ilargi eklipse luzeena ikusteko aukera izango dugu! Gau magikoa uztailak 27 izango da, eta adituen diotenez, eklipseak 4 ordu iraungo ditu!

Ilargi betearekin bat eginez, eklipsearen fase totalak ordubete eta 43 minutu iraungo ditu; une horretan, ilargia erabat gorri agertuko da, odolezko ilargia izeneko fenomeno bisual ikusgarria eraginez. Gau magikoa izango da dudarik gabe; ez galdu!