Mendebaldea versus Ekialdea, infografietan
Yang Liuk diseinatutako irudiek muturreko bi kulturen arteko aniztasuna irudikatzen dute. Zer iruditzen zaizue?

Yang Liu Pekinen jaio zen, eta Berlinen hezi. Diseinu grafikoa ikasi zuen, eta bere lanetan muturreko egoerak islatzeko ohitura du; hain zuzen, Taschen editorialak East meets West ilustrazio liburua argitaratu berri du, marrazkilariaren lanekin.
Bertan, Mendebaldeko eta Ekialdeko kulturak alderatzen ditu, umorea eta grafismoa uztartuz. Irudi sinple eta minimalisten bidez, bi kulturetako ezaugarriak landu ditu artistak. Batzuk egia dira, beste batzuk estereotipoak; eta zuek, ados al zaudete alderaketarekin?