Mende erdian gizakien heren bat Saharako tenperaturak jasango ditu

Mende erdian gizakien heren bat Saharako tenperaturak jasango ditu Klima Aldaketa aurrera doa, eta fenomeno honen eraginak berandu baino lehen igarriko ditugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mende-erdian-gizakien-heren-bat-saharako-tenperaturak-jasango-ditu/@@download/image/MzU5MTU2OA.jpeg
2020/05/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Klima Aldaketa aurrera doa, eta fenomeno honen eraginak berandu baino lehen igarriko ditugu.
Mende erdian gizakien heren bat Saharako tenperaturak jasango ditu

Koronabirusak gainontzeko guztia bigarren planoan utzi duen arren, pandemia honen aurretik existitzen ziren arazo eta buruhausteek bertan jarraitzen dute, tartean Klima Aldaketa. Pandemiak behartuta ingurugiroari atseden apur bat eman diogun arren, hilabeteko lan ona ez da nahikoa izango hondamendi klimatologikoa gelditzeko, eta oraindik ere gutxiago lehengo egoerara besterik gabe itzuliko bagara.

Gauzak horrela, kezkagarriak dira arkeologo, ekologo eta klimaren zientzialari talde batek Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratutako ikerketaren ondorioak. Bertan txoko klimatikoaren kontzeptua ikertu dute; hain zuzen, gizakien gehiengoa 11-15 gradu bitarteko tenperaturak dituzten guneetan bizi dira, eta beste talde txiki bat 20-25 gradu bitarteko tenperatura duten zonaldeetan: horri txoko klimatikoa deitzen zaio. Baina txoko hau geroz eta gehiago estutu da azken urteetan; horregatik, ikerlariek ondorioztatu dute 50 urte barru gizateriaren gehiengoa Saharako gune beroenetan ematen diren tenperaturen antzeko guneetan biziko dela.

Gaur egun, tenperatura horiek ematen diren eremua oso txikia da; soilik munduko lurrazalaren %0,8. Baina klimaren berotze erritmoak egun bezala jarraitzen badu, 2070. urtean portzentai hori %19 izan daiteke. 

 

IKERKETAZ GEHIAGO SAKONDU NAHI BADUZU EGIN KLIK