Men Of Rock Elkarteak 5.urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Hiru egunetako egitarau interesgarriarekin ospatuko du asteburu honetan Men of Rock Musika Elkarteak bosgarren urteurrena. Guztira, zazpi kontzertu antolatu dituzte Le Bukowskin, DOKAn eta Gazteszenan eta GAZTEZULOn bakoitzerako sarrera bikoitz bat dugu izena ematen duzuenen artean zozkatzeko.
Kontzertuak ostegunean, arratsaldeko 20:00etan abiatuko dira Le Bukowski aretoan Oskar Benas musikaria Labretta Suede & The Motel 6 estatubatuarrekin batera ariko da.
Ostiralean ere, ordu berean abiatuko dira kontzertuak DOKA Kafe Antzokian, eta bigarren egun honetan Yani Como eta Correos taldeak La Fabrica de Colores DJarekin batera igoko dira agertokira.
Azkenik, larunbatean, egitarau berezia prestatu dute elkartearen 5.urteurrenaren harira antolatutako jaialdia behar bezala isteko. Gazteszenan hasiko da gaueko 22:00etatik aurrera eta bertaratzen den guztiak, Sex Museum, Huge Magnet eta The Inductions taldeen zuzenekoarekin gozatu ahal izango du.
Sarrerak
Ostegun eta ostiraleko hitzorduetarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude 8 euroren truke, eta larunbatekoak berriz, aurretik erostia 12 euro balio dituen bitartean, egunean bertan, lehiatilan, 15 euro ordaindu beharko dira. Hiru egunetako egitaraua galdu nahi ez duenak, era berean aukera izango du 18 euroren truke kontzertu guztietarako bonoa eskuratzeko.
Baina, adi! GAZTEZULOn egun bakoitzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu, bihartik aurrera, izena ematen duzuenen artean. Beraz, ibili bizkor eta parte hartu. Zorte on!
Maiatzak 29, osteguna:
Le Bukowski 20:00 (8 euro) –zozketa–
Labretta Suee & The Motel 6 + Oskar Benas
Maiatzak 30, ostirala:
DOKA 20:00 (8 euro) –zozketa–
Yani Como + Correos + La Fabrica de Colores DJ
Maiatzak 31, larunbata:
Gazteszena 22:00 (12/15 euro) –zozketa–
Sex Museum + Huge Magnet + The Inductions
3 egunetako bonoa: 18 euro

Egitaraua eta zozketak: