“MEMPHIS TREET” ***

“MEMPHIS TREET” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memphis-treet/@@download/image/82p62king.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
KING LOUIE & THE LOOSE DIAMONDS
82.zenbakia
“MEMPHIS TREET” ***
King Louie Memphisko garage-punk eszena undergroundeko musikari ezaguna da. Louiek Menphisko hainbat musikari bildu ditu Loose Diamonds taldean; tartean, Harlan T. Bobo eta Jack Yarber. Rhythym and blues eta soul izpiekin beroturiko power pop bizia da diskoaren hizkuntza. Gypsy Switch eta She´s Losing Her Hair kantak edozein entzuleren bihotza harrapatzeko modukoak dira. Ez hori bakarrik: diskoa jarri, eta badirudi taldea zure ondoan ari dela jotzen; doinua oso epela baita. Diskoaren azalean bikain laburbiltzen du dena: "Powerpop / Memphis Grease".