Memeko hobiratzaileak ehorzketa zoriontsuen multinazionala du

Memeko hobiratzaileak ehorzketa zoriontsuen multinazionala du Benjamin Aidoo hobiratzaileak berrogeialdiko memerik biralenaren protagonista izan da. Bere negozioa 2003. urteab hasi zen heriotzaren aurrean mezu positiboak helarazteko helburuarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memeko-hobiratzaileak-ehorzketa-zoriontsuen-multinazionala-du/@@download/image/Benjamin-Aidoo-1.jpg
2020/05/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Benjamin Aidoo hobiratzaileak berrogeialdiko memerik biralenaren protagonista izan da. Bere negozioa 2003. urteab hasi zen heriotzaren aurrean mezu positiboak helarazteko helburuarekin.
Memeko hobiratzaileak ehorzketa zoriontsuen multinazionala du

Instagrameko storien protagonista izan da, WhatsApp elkarrizketetan erabili dugu edo Gif bihurtu da. Hilkutxa bizkarrean sei gizonek egiten duten dantza modu horretan bilakatu da famatu. Memeak bere bertsio guztietan oso gaizki bukatuko duen egoera batekin lagunduta datoz, ezbeharra gertatzear dela beraiek azaltzen dira. 

Bizitzen ari garen pandemiagatik, Aidoo-ren taldea bera interpretazio honen jabe egin da mezu hau bidaliz: Stay at home or dance with us (gelditu etxean edo dantzatu gurekin). Bada Benjamin Aidoo da dantza eta ehorzketa mota hauen sortzailea eta egun munduko lur-emailerik famatsuena da.

Aidoo-ren enpresa Nana Otafrija Pallbearing & Waiting Sevices deitzen da, edo bestela ezagunagoa den bezala Ghanako ehorzleak. Aipatu dugun bezala negozioa 2003an hasi zen, baina urtebete beranduagora arte ez zuen erabaki hiletak ospatzeko dantza gehitzea. Bere ikasketak burutzen ari zela otu zitzaion ideia eta heriotzaren inguruan hausnartzen jardun zen. Bere ustez ez genuke heriotza tristuraz hartu behar, baizik eta ospatu egin behar genuke. Konbentzituta dago orainaldia ospatu behar da minetik harago. Hiletara datozenek badakitela hildakoaren bizitza eta beraz, egin duen ibilbidea ospatu behar dela dio. Bere ustez, modu honetara errazagoa da azken agurra ematea. Aidoo-k espero du ekimen hau munduko leku askotara zabaltzea, hileta ospakizunerako beste aukera bat eskainiz.


Alderik praktikoena
Bere sare sozialetan minuturo jarraitzaile gehiago ditu. Alta, bera ez da sare sozialen oso aldekoa, pentsatzen du batzuetan onuragarriak direla, baina ez digutela beti onik egiten. Famatu egitearen itsasoa oso aldakorra dela deritzo. Hala ere, bere negozia Ghanatik kanpora zabaltzeko balio izan dio, orain ehorzketak leku gehiagotan burutzen baititu.

Aidook dantzari talde zabal bat du berarekin lanean, zehazki 5 emakume eta 95 gizon. Berrogeialdia bukatzean bere negozioa zabaldu nahi du munduko herrialde ezberdinetara. Gainera, bertan dantzari izateko ez dago inongo baldintzarik behar. Aidoo-ren taldean pertsona altuak daude, baxuak, pisu gehiago edo gutxiagorekin... nahi duen guztiak aukera du eta lan honetara batu daiteke. 

Guztia ez dela erraza dio ordea. Hildakoaren bila joatea gogorra da, isiltasuna nagusi denean gorpua hilkutxan jartzeko prestatzen duten bitartean. Aidoo-k dio momentu horrek errespetua behar duela eta mingarria dela. Ehorzte mota berri bat jaio al da?