Memeak egiteko behin betiko tresna!

Memeak egiteko behin betiko tresna! Bost segundo eta... magia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/memeak-egiteko-behin-betiko-tresna/@@download/image/negua.jpg
2018/12/19
berria
Bost segundo eta... magia!
Memeak egiteko behin betiko tresna!

Sustatu.eus webak topatu du argazkiak "troleatzeko" tresna miragarri hau: Remove.bg izena du, eta Photoshop menderatu beharrik gabe sekulako meme eta argazki dibertigarriak sortzeko aukera ematen du. Bost segundo eta... pun, akabo argazkiaren fondoa!

Webak pertsonen gorputzak (jantzi zein ileak barne) detektatzen ditu, baina animalia bat pasatuz gero, ez du egiten, antza denez, adimen artifizialeko teknikekin pertsonak identifikatzen landu dutelako tresna. Zeren zain zaude probatzeko? Guk egin dugu, eta aitortu beharra dugu erabat dibertigarria dela!


Gaztezuloren (azken) afaria


Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!