Melissa P. *

Dudarik gabe, zeresan handia eman du pelikula honek. Izan ere, sexualitateaz beteriko istorioa da, eta horrelakoetan, morboak gainezka egin ohi du. Izenburu bereko liburuan dago oinarritua Italia eta Espainia artean ekoitzitako film hau, eta 16 urteko nerabe baten lehen sexu esperientziak kontatzen ditu. Protagonista lanetan La flaqueza del bolchevique ederrarekin ezagutzera eman zen Maria Valverde dago, eta haren alboan Geraldine Chaplin, beti bezain dotore. Drama erotiko aspergarri eta eskasa da.