“Meinhattango kontuak” ***

“Meinhattango kontuak” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/meinhattango-kontuak/@@download/image/94p54aingeru.jpg
2009/03/04
kritika
Testua: Peta Zeta
Aingeru
94.zenbakia
"Mundu osoan dauden altxorrak bilatzea saihestu nahi ez dudan droga bat da" dio Aingeru Gorrotxategik Meinhattango k@ntuak diskoa zabaltzen duen abestian. Eta, egia esan, antzeko sentipena eragin dit auto-ekoiztutako lan honek, gure ingurua den mundu txiki honetan arakatuz aurkitu dudanean. Egileak, Aingeru Gorrotxategik, pop rock akustikoaren eremuan barrena bidaiatzeko proposamena dakarkigu, folk eta blues ukituei muzin egin gabe. Frankfurt hiria izendatzeko erabiltzen duen Meinhattanera, hain zuzen. 10 abestiz osatutako bidaia interesgarria, bai horixe.