Mehatxu mezuak

Mehatxu mezuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mehatxu-mezuak/@@download/image/34p37-1.jpg
2012/12/13
berria
Mehatxu mezuak
Eskoletako betiko harroputzek gelako ikaskideak beldurtzeko beste modu bat aurkitu dute: segapotoak. Gaur egun, hitzez gain, ikurrak ere bidal daitezke sakeleko telefonoen bidez. Eta ikaskideak beldurtu nahi dituztenek mehatxu mezuak bidali ohi dizkiete gelako etsaiei: "Akatuko zaitugu", "Zure etxea erreko dugu" eta antzekoak. Ingalaterran ohikoak bihurtu dira horrelako mezuak ikasleen artean, eta badira, mehatxatuta sentitu direlako, gaixotu diren haurrak. Askok psikologoengana jo dute.