Meet The Parents (Los padres de ella / Mon beau-pere et moi) ***

Meet The Parents (Los padres de ella / Mon beau-pere et moi) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/meet-the-parents-los-padres-de-ella--mon-beaupere-et-moi/@@download/image/3p42-5.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jay Roach. Aktoreak: Robert De Niro, Ben Stiller, Teri Polo, Nicole DeHuff.. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 108 minutu. 
3.zenbakia
Meet The Parents (Los padres de ella / Mon beau-pere et moi)   ***
Austin Powers ikerlari bitxiaren lehen bi komedia eskatologikoak zuzendu eta gero, Robert De Niro eta Ben Stiller aktoreak aurrez aurre jarri zituen Jay Roach zinemagileak Meet the Parents film dibertigarrian. Greg atseginak bere laranja erdia aurkitu berri du eta maiteminduta dago erabat. Arazo bat du, ordea: neskalagunaren aita. CIAko agente ohia da, oso zurruna, eta gorroto du Greg. Mutila maite duen neskaren aita bereganatzen saiatuko den arren, bere ahalegin guztiak antzu gertatuko dira. Komedia klasikoa aintzat hartuta, film entretenigarria erdiesten du Roachek. Barre egiteko aproposa da.