Medikuek barneko landareak errezetatzen dituzte depresioa eta antsietatearen aurka

Medikuek barneko landareak errezetatzen dituzte depresioa eta antsietatearen aurka Zaintzearen praktikak botikek bezain besteko aukera eskaintzen diote gaixoari sendatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/medikuek-barneko-landareak-errezetatzen-dituzte-depresioa-eta-antsietatearen-aurka/@@download/image/plantas-de-interior-848x477x80xX.jpg
2019/09/04

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Zaintzearen praktikak botikek bezain besteko aukera eskaintzen diote gaixoari sendatzeko.
Medikuek barneko landareak errezetatzen dituzte depresioa eta antsietatearen aurka

Barneko landareek onura anitzak dituzte. Gainera kaktusa bezalako zenbait landarek ez dute zaintza gehiegirik ere behar eta halere gai dira gure etxeetako dioxido karbonoa garbitzeko, lekuak oxigenatuz. Ondorioz hobeto arnastuko dugu eta hobeto lo egin. Eta ez hori bakarrik, dirudienez landareek pazientei azkarrago errekuperatzen laguntzen diete ebakuntza baten ostean.

Alta, Ingalaterrako sendagileen elkarteak pausu bat harago joan nahi izan du. Azkenaldian bere pazienteei barneko landareak ematen hasi dira baldintza batekin: hauek zaintzea eta hurrengo zitan landarea itzultzea. Aldizka, landare horietako batzuk ospitaleko lorategietan txertatzen dira eta horrela pazienteek zein bertatik igarotzen diren guztiak bisitatu dezakete.

Landareak eta gune berdeek komunitate osoak ere senda ditzakete
Zerbait zaintzeko edukitzeak onura asko dakartza pertsonentzat, batez ere lorategirik edo maskotarik ez dutenentzat. Horregatik, botikez gain, klinika uzten duen paziente bakoitzari limoi edo mendafin loreontzi bat ematen zaio, aipatu dugun bezala, hurrengo bisitan itzultzeko baldintzarekin.

Ingalaterrako agintariek programa hau onartu ostean klinikek landare donazio ugari jaso dituzte. Philippa James doktoreak adierazi duenez bere begiz ikusi ahal izan du nola erlaxatzen diren pazienteak lorategian eta nola inplikatzen diren gehiago komunitatean kaleetatik zaborra jasotz adibidez. Komunitateko bizitzan inplikatu eta parte-hartzeak bere horretan dakar sendatzea, leku baten zati sentitzeak ongizatea baitakar. Natura garela gogoratzean hasi baikaitezke sendatzen.

ETXEAN LANDATU DAITEZKEEN LANDARE SENDAGARRIAK
Irakurritakoa interesatu bazaizu eta etxean landareak jartzea pentsatu baduzu honako hauetakoren batekin has zaitezke:
Aloe Vera: Erredurak, ebakiak, orbainak, ziztadak, aknea eta ultzera, beste askoren artean, baretzen laguntzen du.
Albaka: Bronkitisa, hotzeria eta arazo digestiboek sortzen dituzten bakteriak deuseztatzen ditu. Gainera flatulentziak, gasak eta tripako mina arintzen laguntzen du. Sistema nerbiosoaren erregulatzailea da.
Erle-belarra: Propietate antsieptiko eta lasaigarriak ditu.
Menda: Bizkorgarria da. Azaleko narritadurak eta hotzeria sendatzen du eta baita buruko eta haginetako minak ere. Lo ezina pairatzean hartzeko egokia da, baita intsektuen ziztadak ditugunean ere.