'Me Too' frantziar kirolariengana iritsi da

Frantziako emakume kirolariek beren Me Too mugimendu propioa jarri dute martxan. Patinatzaile zein igerilari ugarik sexu abusuak salatu ondoren, Parisko fiskal Rémy Heitzek ikerketa bat bideratuko du adin txikikoiei egindako eraso eta bortxaketa guztiak aztertzeko.
Sarah Abitbol patinatzaileak eztandarazi du sexu abusuen salaketa-katea; Un si long silence liburuan salatu duenez, 15 eta 17 urte bitarte zituenean bere entrenatzaile Gilles Beyerrek hainbatetan bortxatu zuen, eta ez zen taldeko adin txikiko bakarra izan eraso horiek jasaten. Fiskaltzak adierazi du ez dela soilik Abitbolek salatutakoa ikertzera mugatuko, eta garaian antzeko erasoak bizi izan zituzten adin txikikoen kasu posibleak ikertuko dituztela adierazi dute.