McDonald's-eko azken lastotxoa, enkantean

McDonald's-eko azken lastotxoa, enkantean Ebayn jarri dute salgai, eta enkante solidarioan; dagoeneko 31 mila euroko prezioa lortu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mcdonalds-eko-azken-lastotxoa-enkantean/@@download/image/1366_2000.jpeg
2020/02/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ebayn jarri dute salgai, eta enkante solidarioan; dagoeneko 31 mila euroko prezioa lortu du.
McDonald's-eko azken lastotxoa, enkantean

Espainian plastikozko lastotxoak behin betiko kenduko ditu McDonald's janari azkarreko kateak, eta ospatzeko, azken lastotxoarekin enkante solidarioa jarri dute martxan, Ebayn. Hala, dagoeneko 31.500 euro lortu dituzte, eta prezioa igotzen doa; lastotxoa eskuratzen duenak marko baten barruan txertatutako McDonald's-en plastikozko azken lastotxoa eskuratuko du, ziurtagiri eta guzti.

Aldiz, enkantean lortutako diru guztia Ronald McDonald Haurren Fundaziora bideratuko dute; elkarte horretan beharra duten haurrei eta senideei etxeak eraikitzen laguntzeko erabiliko dute dirua.

Enkantea otsailak 7 amaituko da, eta harekin, erabilera bakarreko plastikozkoen aroari amaiera emateko asmoa du kateak; lastotxoen ondoren, erabilera bakarreko gainontzeko plastikoak ezabatzeko asmoa du, Espainian behintzat.